Dima
Bizkaiko udalerria (Arratia). Mugak: iparraldean, Zornotza, Lemoa eta Igorre; ekialdean, Otxandio, Abadino, Mañaria eta Durango; mendebalean, Zeanuri, Gautegiz Arteaga, Arantzazu eta Igorre, eta hegoaldean, Ubidea eta Otxandio. 62,22 km2. 1.068 biztanle ditu (dimarrak). Auzoak: Arostegieta, Bargondia, Intxaurbizkar, Indusi, Iturriotz, Lamindano, Oba, Olazabal, Bikarregi eta Ugarana (herriburua). Indusi ibaiak zeharkatzen du udalerria. Euskara, bizkaiera. Hizkuntza banaketa 1996an: 943 euskaldun, 59 ia euskaldun eta 28 erdaldun. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, langile ugari inguruko herrietako industrietara joaten bada ere. Aipagarriak dira X. mendeko San Pedro Apostoluaren eliza, Zirarruista dorretxea, eta hainbat ermita.