Diktonius, Elmer
Suederiaz idazten zuen Finlandiako poeta (Helsingfors, 1896 - Helsinki, 1961). Eskola utzi eta musika idazteari ekin zion 1912. urtean. Kuusinen bere lagun eta politikari sozialistaren bidez, ideia sozialista eta erradikalak bereganatu zituen. Modernismoaren aitzindaria izan zen Finlandian askoren ustez. Obra nagusiak: Kanta gogorrak (1922), Ikazkia (1927), Gogor baino itzaltsu (1930) eta Belarra eta Granitoa (1936).