Dib, Mohammed
Aljeriar poeta eta eleberrigilea (Tlemcen, 1920 - La Celle-Saint-Cloud, 2003). Frantsez idazten zuen. Aljeriako izaera politiko eta kultural berriaren ikuspegitik gizonaren eta gizartearen arazoak islatzen zituen bere liburuetan. Haren poesia obrarik garrantzitsuenak Les Cahiers du Sud, Ombre gardienne, Formulaires (1970), Omneros (1975) eta L'Enfant-Jazz (1998)dira. Eleberrigintzari dagokionez, berriz, aipagarriak dira La Grande Maison (1952), L’Incendie (1954), Au café (1956), Le Métier à tisser (1957), Un été africain (1959), Dieu en Barbarie (1970), Le Maître de chasse (1973), Habel (1977), Les Terrasses d'Orsol (1985) obrak. Antzerkirako Mille hourras pour une gueuse obra idatzi zuen 1980. urtean.