Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Desplechin, Arnaud

Frantses zinemagilea (Roubaix, 1960). 1984an hasi zen zinemagintzan lanean, eta hainbat zuzendariren (Éric Barbier, Pascale Ferran eta Éric Rochant) antzeztokiak prestatzen. Bere lehen filmak, La Vie des morts (1990, Hildakoen bizitza) berrogeita hamar minutuko iraupena besterik izan ez arren, sekulako ospea eman zion. Film horretan elkar ezagutzen ez duten zortzi gazte eta zortzi heldu biltzen dira etxe burges batean heriotzari, sentimenduei eta maitasunari buruz hitz egiteko. Film horren ondoren, beste bi egin zituen: La Sentinelle (1992), Pascale Ferran, Noémie Lvosky eta Emmanuel Salinger-en lankidetzarekin idatzita, eta Comment je me suis disputé (ma vie sexuelle) (1996).