Desoio
Nafarroako udalerria (Lizarrako merindadea). Desojo du izen ofiziala. Mugak: iparraldean Mues eta Esprontzeda, ekialdean Etaiu eta Barbarin, mendebalean Esprontzeda eta Armańantzas, eta hegoaldean Armańantzas eta Santsol. Altuera 546 m. 13,85 km2. 1998ko datuen arabera, 144 biztanle ditu (desoioarrak), aurreko erroldan baino zertxobait gutxiago. Hizkuntza, gaztelania. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Ekonomia jarduera bakarra nekazaritza da. v Historia. Desoio 983. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Albeda eta Vigilia monasterioetako abadeen arteko auzi bat zela eta. 1067. urteko dokumentu batean Desolium izenarekin ageri da herria.