Denver
Estatu Batuetako hiria eta Coloradoko estatuko hiriburua, Mendi Harritsuen ondoan, 1.500 m-tik gora. 467.610 biztanle (1990, hirialdeak 1.600.000 biztanle ditu). Mendi Harritsuak eskualdeko merkataritza eta finantza hiririk garrantzitsuena da. Industria arinak (kautxua, elektronika, janari industria, larruak, etab). Petrolio findegiak. Burdinbidegune garrantzitsua (zazpi burdinbide lotzen dira bertan). Artzapezpiku katolikoaren egoitza. Nazioarteko aireportua (Stapleton). v 1858. urtean sortu zuten; bertan aurkitutako urre eta zilarrari esker hazi zen hiria da. Lurrikara ugari gertatzen da Denver inguruan.