Demetrios Ia Poliorcetes
(Gr. Demetrios Poliorketes) «Hiri konkistatzailea» (K.a. 336 - K.a. 283). Antigono Monoftalmoren semea. K.a. 294-288 Mazedoniako errege izan zen bitartean, Kassandro garaitu zuen Termopilas-etik hurbil. Demetrios Falerokoa Atenastik bota ondoren (K.a. 307) eta Zipren hainbat garaipen lortu eta gero, Ipson menderatua izan zen (K.a. 301). Kassandro hil ondoren (K.a. 297) erregetzaz jabetu eta Greziaren zati bat berriz konkistatu zuen, baina Seleuko I.ak menderatu egin zuen Asia Txikian K.a. 286. urtean. Preso zegoela hil zen.
- demagogia
- demagogo
- demanda
- Demeter
- Demetrios Falerokoa
- Demetrios Ia Poliorcetes
- Demetrios
- Demirel, Soliman
- demiurgo
- demografia
- demokrata