Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Deleuze, Gilles

Frantses filosofoa (Paris, 1925 - Paris, 1995). Jakintzaren diskurtsoaren arrazionalitatea, filosofiaren eta literaturaren ikuspegitik, arbuiatu ondoren, Mendebaleko tradizio filosofiko guztia kritikatu du (Différence et Répétition, 1969; Logique de sens, 1969). Félix Guattari psikoanalistarekin batera idatziriko L’Anti-Œdipe (1972), Rhizome (1976) eta Mille plateaux (1980) liburuetan, sistematizazio mota oro salatzen du Deleuze-k, iraultzailea edo psikoanalitikoa izanik ere, eta ideologia mailako etengabeko iraultza egitea eskatzen du. Argitaratu zituen azken lanetan, Le Pli da aipagarriena, Leibniz-i buruzko saiakera (1988).