Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dazia

(Lat. Dacia) Europako hego-ekialdeko antzinako eskualdea, Danubio ibaiaren ezkerraldean. Egungo Errumaniari dagokio eta herri indoeuroparra bizi da bertan, greziarrek Getes eta errumaniarrek Daces deitzen dutena. Daziak garrantzi handiko gerrak izan zituen Erromaren aurka, Trajanok erabat menderatu zituen arte (K.o. 101-107). Hiriburuak Sarmizegethusa izena zuen (erromatarren Ulpia Trajana). 271. urtetik aurrera Dazia deitutakoak egungo Serbia eta Bulgaria hartzen zituen. Erromatarrek oso eragin sakona izan zuten Dazian, gaur egun bertan erabiltzen den hizkuntzak, errumanierak besteren artean, erakusten duen bezala.