dardarkari
izond. eta iz. Fon. Airea irtetean mihi puntak edo aho gingilak dardara egitean sortzen den hotsaz esaten da. ik. dardara. Euskal kontsonante dardarkariak «r» eta «rr»-a dira. Dardarkari bakuna: dardaratze batez gauzatzen dena. Dardarkari anizkuna: dardaratze bat baino gehiagoz gauzatzen dena.