Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dardara

iz. Astinaldi laburren segida. ik. ikara. Lur dardara: lurrikara. || Dardaraz. adlag. Dar-dar, ikaraz. Sutondoan hotzez dardaraz zeuden agure eta atsoak. || Dardaraka. adlag. Dardaraz. Hotzak eta beldurrak dardaraka. v  Gai edo gorputz malgu baten partikulek, kanpoko indarren eraginez, izaten duten joan-etorriko mugimendu aldizkakoa, ia edozein sistema fisiko bere oreka egoeratik aldatzen denean eta orekara bultzatzen duten indarren eraginez atzera itzultzerakoan gertatzen dena. Dardar egiten duen gorputzaren joan-etorri mugimendu osoaren denbora iraupenari, aldi deitzen zaio, eta gorputzak oreka puntutik urrutieneko puntura egiten duen mugimenduaren distantziari luzera deitzen zaio.