Dantec, Maurice Georges
Frantses idazlea (Grenoble, 1959). Ikasle garaian hainbat eleberrigile ezagutu zituen. Haietako batzuek zientzia-fikzio modernoa lantzen zuten, eta beste batzuek, nobela beltza. Dantec biak elkartzen saiatu izan da. 1997an letren mundutik aldendu zen musikari ekiteko, eta hamabi urtez hainbat rock taldetan ibili zen. 1991n literaturara itzuli zen, eta bi urte geroago, lehen nobela, La Sirène rouge (1993, Sirena gorria) idatzi zuen. Nobela beltz horren bidez, Dantec-ek Europako gobernuak kritikatzen ditu Jugoslaviako gatazkan erakutsi duten jarreragatik. Hurrengo nobelan, Racines du mal (1995, Gaiztakeriaren erroak), galbidetik ihes egiteko, gizateriak gaiztakeriaren erroak suntsitu behar dituela dio.
- Danilova, Alexandra
- Danimarka
- danimarkar
- Daninos, Pierre
- Dante Alighieri
- Dantec, Maurice Georges
- Danton, Georges Jacques
- Dantxarinea
- dantza
- dantzaldi
- dantzaleku