Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Damieta

(Ar. Dimyat edo Dumyat) Egipto ipar-ekialdeko hiria, izen bereko gobernamenduko hiriburua, Nilo ibaiaren deltan, bokaletik 15 km-ra. Hiriak 101.600 biztanle, gobernamenduak 808.000 biztanle (1990). Arrantza portu txikia. Merkataritza jarduera handia eta ehun langintza. Hiritik hurbil Ras-el-Bahr bainu-etxea dago. v Historia. Garrantzi handiko hiria izan zen Egipto zaharrean. Arabiarrek bere egin zuten 638. urtean. Gurutzadetan bi aldiz hartu zuten, baina 1250. urtean musulmanen esku geratu zen betiko.