Cheyney, Peter
(Peter Southouse Cheyney, Peter Cheyney deitua). Eleberrigile ingelesa (Londres, 1896 - Londres, 1951). Polizia eleberri egilea. Bortizkeria fisikoa eta ahozkoa nagusitu ziren haren liburuetan. Argoteko hitz eta solas asko erabiltzen zituen. Cheyney-ren obrak berebiziko eragina izan zuen Estatu Batuetako eleberri beltzean eta ondoko espioitza kontakizunetan. Zinema gidoiak ere idatzi zituen. Obra nagusiak: This man is dangerous (Gizon hau arriskutsua da, 1936); Ladies won’t wait (Damek ez dute itxarongo).