Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Chester

Ingalaterra ipar-mendebaleko hiria, Cheshire konderriko hiriburua, Dee ibaiaren ertzean. 116.400 biztanle (1984). Erdi Aroko ezaugarri ugari gorde ditu hiriak (XIV. mendeko harresiak). Industriagune garrantzitsua (fundizioak, ontziolak). v Historia. Erromatarrek Deva izeneko castrum edo hiri militarra eraiki zuten; V. mendean utzi egin zuten hiria. 907. urtean, Ethelfeld Mertziako kondeak hiri bat sortu zuen bertan. Normandiarrek hartu zuten XI. mendean. Chester merkataritzagune eta portu garrantzitsua izan zen XV. mendea arte.