Chemnitz
(Karl-Marx-Stadt, 1953-1991 urteetan). Alemania ekialdeko hiria (Saxonia), Alemania eta Bohemia bereizten dituzten Erz mendien iparraldean, Chemnitz ibaiaren ertzean. 314.437 biztanle (1986). Industria hiri garrantzitsua da: ehun langintza (kotoia, artilea, ehun artifizialak, kapeluak), ehungintzarako makineria, automobilak, burdinbideetarako gaiak (bertan egin zen Alemaniako lehen lokomotora). v Historia. Bohemiako bidean eta ikatz ugari dagoen arro baten erdian, Chemnitzeko hiria nabarmenkiro hazi zen XII. mendetik aurrera. Bonbardaketa gogorrak jasan zituen Bigarren Mundu Gerran.