Chavin de Huantar
Peru iparraldeko arkeologia aztarnategi garrantzitsua (K.a. IX. mendea), Marañon ibaitik hurbil, Andeetako goi-ordokian. Erdialdean ageri den plaza baten inguruan dauden bi eta hiru altuerako eraikuntzek osatzen dute multzo guztia. Bertako eskulturarik ospetsuena Estela Raimondi izenekoa da. Peruko kostaldean badira Chavin kulturako beste gune batzuk Chicama Viru, Punkuri eta Casma haranetan.