Châteauroux
Frantziako erdialdeko prefetura hiria (Indre), Indre ibaiaren ertzean. Cordeliers eliza (XIII. m.), Saint-Martial eliza (XII-XIV. m.), Château Raoul (X-XV. m.). Industria eta garraio hiri garrantzitsua, Paris eta Okzitaniako Tolosaren arteko bidean. v Historia. Déols-ko jaun zen Raul-ek X. mendean eraiki zuen gazteluari zor dio izena (Castrum Rudulphi). Condé Etxearen mende egon zen 1612tik aurrera. Luis XV.a Frantziako erregeak erosi zuen Châteauroux 1744an.