Chang, Min-Chueh
Estatubatuar ikertzailea, jaiotza kontrolerako pilularen asmatzaileetako bat (Taiyuan, Txina, 1919 - Estatu Batuak, 1991). Gregory Pincus-ekin batera, ikerlan asko egin zituen Biologia Esperimentaleko Worcester Fundazioan, 1940ko eta 1950eko hamarraldietan. Gregory Pincus-ekin eta John Rock-ekin elkarlanean, geroztik "pilula" izenaz ezagutu den ahotiko ernalketaren aurkako metodoa asmatu eta garatu zuen. 1960an hasi zen erabiltzen jaiotza kontrolerako metodo hori, eta berehala zabaldu zen mundu guztira. Gaur ez dago zalantzarik pilulak erro-errotik aldatu zuela ordu arteko familia plangintza. In vitro ernalketa lanetan ere aitzindaria izan da.