Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Crotona

(It. Crotone) Italia hegoaldeko hiria (Catanzaro probintzia, Calabria), Tarento golkoan (Tirreniar Itsasoa). 53.983 biztanle. Eskualdeko industriagune garrantzitsuena da (kimika industria eta zinka).
 v  Historia. Akaiarrek sortu zuten Crotona K.a. 710. urte aldera, eta geroztik Magna Graeciako kolonia garrantzitsuenetakoa izan zen. Erromatarrek hartu zuten K.a. 194an. Bertan bizi izan zen Pitagoras.