Coseriu, Eugene
Errumaniar jatorriko hizkuntzalari uruguiarra (Mihaileni, Moldavia, 1921). Erroman eta Milanen ikasi ondoren, Montevideoko Unibertsitateko hizkuntzalaritza institutuko buru izan zen. 1966tik Tübingengo (Alemania) unibertsitatean dihardu. Hizkuntzalari gisa estrukturalisten artekotzat har liteke. Sinkronia, diakronia eta historia, 1958; Hizkuntzaren teoria eta hizkuntzalaritza modernoa, 1967; Gramatika, semantika unibertsalak, 1978). Lan ugari idatzi du, erromanista gisa, hizkuntza erromanikoei buruz. Euskal alorrari dagokiola hiru artikulu idatzi ditu Poza lizentziatuaz. Argitaratu dituen azken lanen artean, Politika, hizkuntza eta nazioa (1995) da aipagarriena, Manuel Alvar eta Fernando Lázaro Carreter hizkuntzalari espainiarrekin batera egina.