Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Concepcion

Txile hego erdialdeko hiria, Bio-Bio herrialdeko hiriburua. Bio-Bio ibaiaren bokalean dago. 217.756 biztanle (1985). Hirialdeak 400.000 biztanle eta herrialdeak 5.701 km eta 723.630 biztanle ditu. Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Txileko portu militar nagusia da. Metalurgia, azukre findegiak, kimika eta ehungintza. v Historia. Pedro de Valdivia espainiar konkistatzaileak sortu zuen 1550. urtean. Urte askotan espainiarrek araukaniarren aurkako zuten gotorleku nagusietakoa izan zen. Lurrikarek hainbat alditan suntsitu dute hiria (1939koaren ondoren erabat berritu behar izan zuten hiria).