Colette, Sidonie Gabrielle
Frantses eleberrigilea (Saint-Sauveur-en-Puisaye, Burgundia, 1873 - Paris, 1954). H. Gauthier Villars (Willy) idazlearekin ezkondu zen eta haren laguntzaz Claudine eleberri saila eman zuen argitara, arrakasta handia izan zuena (1900-1903). Dibortziatu ondoren (1906), eleberriak idazten segitu zuen (Les Vrilles de la vigne, 1908; La Retraite sentimentale, 1907; La Vagabonde, 1910) eta, 1912an bigarrenez ezkondu ondoren L´envers du music-hall (1913) antzerki lana eman zuen. Lehen Mundu Gerraren garaian kazetaritzan hasi zen eta bere bizitzako gorabeherak oinarri zituzten eleberriak idatzi zituen hurrengo urteetan: Ordu luzeak (1917), Claudine ren etxea (1922), Sido (1930), etab. Amodioa, sentsualitatea, jeloskortasuna, emakumeak, animalien mundua eta naturaren edertasuna gailentzen dira Coletten lanetan.