Camus, Mario
Espainiar zinemagilea (Santander, 1935). Carlos Sauraren laguntzaile gisa hasi zen zinemarako lanetan, (1959, Los golfos). 1960ko hamarkadan lan asko egin bazituen ere, Los pájaros de Baden-Baden (1974) eta Los días del pasado (1977) filmekin eman zen ezagutzera zuzendari gisa. Literatura lanak zinemarako egokitzen izan du osperik handiena: La Colmena (1982), Los Santos inocentes (1984). Espainiako telebistarako ere aritu da lanean. Hauek ditu azken filmak: Sombras en una batalla (1993), Amor propio (1994), Adosados (1996) eta El color de las nubes (1997).