Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Calinescu, Gheorghe

Errumaniar idazlea (Bukarest, 1899 - Bukarest, 1965). Enigma Otiliei (Otiliaren enigma, 1938), Bietul Ionide (Ionide gizagaixoa, 1953) eta Scrinul negru (Kutxa beltza, 1960) eleberrietan Errumaniako burgesiari kritika egin zion. Calinescu kritikoa izan zen batez ere: Errumaniako idazle klasikoen (Eminescu, Creanga) biografiak idatzi zituen eta 1941. urtean Errumaniako literaturaren historia bat argitaratu zuen.