Calatravako gotorlekua arabiarren erasoetatik babestearren, Gaztelako Antso III.ak 1158. urtean sortu zuen erlijio ordena militarra. Espainiako ordena zaharrena eta garrantzitsuena izan zen. Eragin handia izan zuen Errege-erregina Katolikoen garaian.