c
Euskal alfabetoaren hirugarren letra. || Erromatar zenbakietan, ehun adierazten duen letra. v Argiak hutsean duen lastertasuna adierazteko erabiltzen den sinboloa. Bere balioa 2,99793.108 m/s. v Kim. Letra larriz, karbonoaren sinboloa. v Elektr. Letra larriz Coulomb-en sinboloa. v Fisiol. Bitamina hidrosolbagarria. ik. bitamina. v C horizontea. Geol. Lurpean oso sakonean dagoen geruza, aldakuntzarik izan ez duen jatorrizko harriak osatzen duena. v °C. Fis. Zentesimal eskalan edo Celsius eskalan tenperatura maila adierazteko erabiltzen den sinboloa. v Inf. 1972an Dennis Ritchie estatubatuarrak Bell laborategietan garatutako programazio hizkuntza. Bere aurreko programazio hizkuntzari “B” esan zitzaiolako eman zioten izen hori. Askoren ustez, C hizkuntza makinarekiko maila jasoko hizkuntza bat baino areago hizkuntza mihiztatzaile independenteagoa den arren, UNIX sistema eragilearekin duen harreman estua, duen onarpen zabala eta American National Standards Institute (ANSI) erakundearen homologazioa direla eta, mikroordenagailuen eta languneen arloan programazio hizkuntza estandarizatu batetik hurbilen dagoena da. Makinaren mende dauden funtzio txertatuen multzo txiki bat duen hizkuntza konpilatua da. C hizkuntzaren gainerako funtzioak makinatik independenteak dira, eta C-n idatzitako programetatik sarbidea duten biltegietan daude gordeta. Programatzaileak definitutako funtzio batek edo gehiagok osatzen dituzte programa horiek, eta beraz, C programazio hizkuntza egituratua da.