burdingintza
iz. Burdinaren eskuratze eta lantzea. || Burdinaren industria. v Beste zenbait mineralekin nahasturik azaltzen denez, beste gai horiengandik bakartu behar izaten da burdina. Karbono monoxidoaren bidez mineralen oxidoak erreduzitu behar dira burdina bakartzeko. Burdina zein tenperaturatan bakartzen den, halako gauzak lortzen dira: tenperatura oso beroa denean, ikatza burdinarekin nahasten da eta beste zenbait metaloide ere nahasten zaizkie bi horiei (silizioa, fosforoa, etab.); burdin gozoa lortzen da tenperatura aurrekoan bezain beroa ez denean; altzairua lortzen da burdin gozoaren karburazioz edo labe garaietako burdin fundituaren deskarburazioz. Altzairu bereziak prestatzeko burdinezko aleazioak lortzen dira labe elektrikoetan.