burdina
iz. Gai bakuna, metal grisa, gogorra eta, gori dagoela, lantzen erraza (Fe). || burdin barra. Burdinazko barra. || burdin hari. Sin. alanbre. Burdinaz edo antzeko metalen batez egindako haria. || burdin sare. Burdin barrazko sarea. || burdin ur. Ipar. Metal-ura. || burdin ziri. Arbolari burdin ziri batzuk sartuaz. v Izadiko gai askotan agertzen da burdina, odolean, uretan eta landareetan adibidez; lurrazalaren bosten bat burdinez osatuta dago. Historia aurretik da ezaguna eta garrantzi handia izan du zibilizazioaren historian. v Burdin gozoa. Karbono gutxi duen burdina, magnetismoa gordetzeko gaitasunik ez duena. Bobinetan eta erabiltzen da. v Burdin pentakarboniloa. Burdin zati mehetatik karbono monoxidoa pasatzen denean lortzen den isurkaria [Fe(CO)5]. Erraz deskonposatzen da. v Burdin hari. Burdinaz edo antzeko metalen batez egindako haria. v Burdin sarea. Ate, leiho, lorategi eta abar ixten dituen burdinaz eginiko hesia.