Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

burakumin

iz. Japoniako gutxiengoa, gizarte kastarik apalena osatzen duena. Nahiz eta kasta sistema ofizialki 1871n kendu, burakumin asko gheto gisako herrietan bizi dira Japonia osoan. Gaizkien ordainduta dauden lanetan dihardute gehienek. Edozein pertsona burakumin dela jakitea aski da, normalean, burakumin ez den batekin harremanik ezin izan dezan. Erroldarik ez badago ere, milioi bat-hiru milioi bitarte direla uste da.