Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bund

1897an, Lituania, Polonia eta Errusiako langile juduak elkartuz sortu zen Batasuna. I. kongresuan (Vilna, irailaren 1897an), Palestinan aberri judua erakitzearen aldeko baitzen, sionismoaren tesiaren aurkako erabakia hartu zuen, eta anti-semitismoaren aurkako ekinaldiak bideratu zituen. Errusiako langileen alderdi sozial-demokratako erakunde autonomoa (1898) izan zen baina 1903an alderdia utzi zuen Bund Batasunak; 1917an desagertu zen. Leninek kritikatu zituen Bund-en «separatismoa» eta «nazionalismoa».