Bulgakov, Mikhail Afanassievitx
Sobietar eleberrigile eta antzerkigilea (Kiev, 1891 - Kiev, 1940). 1924. urtean argitara eman zituen Belaja gvardija (Goardia zuria) eleberri errealista, eta D’javoliada (Deabrukeria) burokraziaren aurkako satira. Master i Margarita (Maisua eta Margarita) eleberri fantastikoan ere burokrazia kritikatu zuen. Azken eleberri hau 1966. urtean argitaratu zen.