Buldain Aldave, Francisco
Nafar margolaria (Huarte, 1927). Parisen erbesteraturik, bertan egin zituen margolaritza ikasketak. 1947. urteean Huartera itzuli zen. Erakusketa ugari egin ditu munduan zehar (Euskal Herria, Paris, New York, Dakar, Val D’Oise, Granada). Bere lanak Paris, Granada eta Nafarroako museoetan daude ikusgai. Beste batzuk munduan barreiaturik daude, bilduma pribatuetan. Egilearen hainbat lan: La Parada, Mademoiselle de Huarte, Desnudo sentado, Femme de Ménage, Repos sur la Côte d’Azur, Sagrada Primavera, Ciencia Astronáutica, Perfil eta La Marcha.