Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Buga, Kazimieras

Lituaniako hizkuntzalaria (Paziege, 1879 - Kaunas, 1924). Lituaniako hizkuntzaren hiztegirik garrantzizkoena, Lituanierazko hiztegia hasi zuen, eta bera hil ondoren bere jarraitzaileek bukatu zuten. 17 liburukik osatzen dute lan hori. Bere hizkuntzalari lanek eragin handia izan zuten Baltikoko hizkuntzak eta hizkuntza eslaviarrak hobeto ezagutzeko. Hogei urtez etimologiazko ikerketak egin zituen. Hainbat ikerketa egin zituen Lituaniako pertsona eta leku izenez.