bromo
iz. Kim. Gai bakuna, isurkari gorri iluna, 58,9° C-an dirakiena (Br; at.-z, 35; at.-m. 79,9). Itsas uretan eta zenbait metalekin nahasturik (sodio bromuro, magnesio bromuro eta potasio bromuro gisa) azaltzen da kopuru txikitan. Usain sarkorra du oso eta kalteak eragiten ditu ehun organikoetan. Kimika organiko sintetikoan oso aintzat hartzen da. Bromoaren konposatuak oso erraz urtzen dira uretan (zilar, merkurio eta talio bromuroak ezik). Bromuroak epilepsiaren kontra baregarri gisa erabili izan dira baina gaur egun, hain kutsakorrak ez diren sendagai sintetikoak erabiltzen dira gehiago horretarako. Antoine Balard-ek aurkitu zuen 1826an. v Bromobentzenoa. Fenilo bromuroa, bromobentzola. Bentzenoaren eratorria, hidrogenozko atomo bat bromozko batekin ordezkatuz lortzen dena. Isurkari kolorgea da; usain gozoa du. 156° C-an irakiten du, eta -30° C-an urtzen da. Motorretan erabiltzen da erregai, eta urtzaile bezala sintesi organikoetan. v Bromoformoa. Bromozko konposatua, kloroformoaren antzekoa. Usain sorgarria du, eta gardena izaten da. v Bromopiridina. Nitroformoa; metanoaren eratorria, horren hidrogenozko atomoen ordez bromozko hiru eta nitro multzo bat jarrita lortzen dena. 103° C-an irakiten du. Leherkaria da, eta gerrarako gas pozoitsu gisa erabil daiteke.