Broglie, Louis
(Printzea). Fisikari frantsesa (Dieppe, 1892 - Louveciennes, 1987). Bere doktoradutzako tesian (1924) mekanika ondulatorioaren oinarriak ezarri zituen. 1927an teoria hori egiaztatu zuten Davisson eta Germer-ek, beira xafla batean elektroi sorta baten difrakzioa lortu zutenean. Era horretara, optika elektronikoaren aurrerapena bideratu zuen. Gero elektroiaren magnetismoaz arduratu zen. 1929an Fisika Nobel saria jaso zuen.