Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

briofito

izond. Bot. Klorofila duten eta gametoak eta esporak aldizka sortzen dituzten landare kriptogamoez esaten da. Briofito gehienak lehorrean bizi dira eta klorofila dute. Talde honetakoak dira goroldioak eta landare hepatikoak. Hezetasuna handia den lekuetan hazten dira. Briofitoek ez dute benetako zurtoinik, ez sustrairik eta ezta hostorik ere; talo izeneko egitura dute horien ordez.