Bozate
Arizkun herriko auzoa. Bertan bizi izan ziren agotak. v Historia. Bozaten bildu ziren agotak, Euska Herriko arraza arbuiatua. Arizkun herriko erregistroetan ez ziren 1602. urtera arte agertu, harik eta agot sendi batek bere semea bataiatzera eraman zuen arte alegia. XVI. mendetik XVIII. mendera arte agotek gainerako herritarrek zituzten eskubide berberak eskatu bazituzten ere, bereizketa nabarmena gertatu zen bi aldeen artean. Agotek ez zeukaten Batzarrean parte hartzeko eskubiderik, ez hautatuak izateko ezta hautesleak izateko ere.