Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

botanika

iz. Helburutzat landareen azterketa duen zientzia.  v  Historiaurreko lehen laborarien biziguneetan ditu jakintza honek oinarriak, Ekialdean arroza, Asiako mendebalean eta Europan garia eta Ameriketan artoa landatzen hasi zireneko garaietan. Zientzietako alortzat Greziako Teofrasto jakintsuak hartu zuen. Ehundaka landareren berri utzi zuen gero idatzirik Dioskoridek, bere Materia medica liburuan. Dioskoriderengandik hasita, XVI. mendeko belar ikertzaileak arteko botanikazale askoren ardura landareen sendatzeko gaitasunak aztertzea izan zen. Botanika hiru alorretan banatu izan da: taxonomia, morfologia eta landare fisiologia. Lehenengoan landareak sailkatzeko irizpideak aztertzen dira. Morfologian, horien egiturak. Mikroskopioa asmatzea aurreramendu handia izan zen landare egiturak zehatzago ikusteko bezala zitologiaren edo zelula azterketaren garapenerako. Landare fisiologian, gai inorganikoak gai bizidun nola bihurtzen diren aztertzen da. Biologiaren adarrik garrantzizkoenetariko bat da gaur egun. Botanikan oinarri harturik eman dira gero beste zenbait aplikazio praktiko: farmakologia, lorezaintza, laborantza, ekologia, etab.