Bogota
Kolonbia errepublikako eta Cundinamarca departamenduko hiriburua, Ekialdeko Mendikateko goi-ordoki zabal batean dagoena. Altuera, 2.650 m. 3.967.988 biztanle (1985). Klima epela da. Artzapezpiku egoitza. Unibertsitatea. Nazioarteko aireportua. Kolonbiako kultura eta politikagune nagusia da. Halaber, nekazari, merkatari eta industriagune garrantzitsua (ehun langintza, janari industria, etab.) da. v Historia. Gonzalo Jimenez de Quesada espainiar konkistatzaileak sortu zuen (1538), Santa Fe de Bogota izenarekin. Indiar txibtxen zibilizaziogunea izan zen. Espainiaren Nueva Granada errege-orde barrutiaren hiriburua izan zen (1598-1819) Kolonbiako hiriburu bihurtu baino lehen. 1827. urteko lurrikarak suntsitu zituen hiriko eraikuntza zaharrak.