Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

boer

(Eusk. «laboraria») iz. Cape Townen eta Hegoafrikan finkatu ziren Holandako kolonoen ondorengoei ematzen zitzaien izena, eta hedaduraz alemaniar, eskandinaviar eta etorkinei ere ematen zitzaiena. Boerren ondorengoek, Afrikaanders edo Afrikaners deiturikoek, Hegoafrikako biztanleria zuriaren gehiengoa osatzen dute. Afrikaans-a neerlanderaren dialektoa bada ere, hizkuntza ofiziala da ingelesarekin batera.  v  Boerren gerrak. Hegoafrikan ingeles kolonizatzaileen eta boer neerlandar kolonoen artean izan ziren gerrak, Ingalaterrak boerrei emaniko burujabetza bertan behera utzi izanaren ondorioz gertatuak (1880-1881; 1899-1902). ik. Hegoafrika.