Blaga, Lucian
Errumaniako olerkaria (1895 - 1961). Argitaratu zuen lehenengo liburuarekin arrakasta handia izan zuen: Gurutzeko poemak (1919). Bertan tradizioarekiko loturak hautsi eta berehalaxe errumaniarren barne izpiritua hasi zen bere obretan kantatzen: Zamolxe (1921, antzerkia), Urrats handia (1924, olerkia), Ametsaren goratzarrea (1929), Avram Iancu (1934, antzerkia), Ustekabeko ibiliak (1943, olerkia). Goethe-ren Fausto itzuli zuen errumanierara.