Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bizargorri

XVI. mendean, jatorriz Siziliakoak ziren bi turkiar anaiari ezarri zieten goitizena. Aljereko erregeordetza sortu zuten. Hauek izan ziren: Arudji (Mitilena, 1474. urte aldera - Tilimsen, Aljeria, 1518) eta Khayr al-Din (Mitilena, 1476 urte aldera - Istanbul, 1546). Azkeneko hau, sultan otomanoaren mendekoa, Frantziarekin batera borrokatu zen Espainiako Karlos I.aren aurka.