Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bitinia

Asia Txikiko lurraldea, gaur egun Turkiako estatuan dagoena. Mugak: Ponto Euxino, iparraldean; Paflagonia, ekialdean; Galatia eta Frigia, hegoaldean; Propontida eta Musia, mendebalean. Hiri nagusiak: Nikomedia, Prusa, Nizea, Heraklea. Traziar jatorrikoak dira. Bitiniarrek estatu burujabea osatzen zuten heleniar zibilizazioarekin harremanetan hasi baino lehen (Nikomede I, K.a. 281-250). K.a. I. mendean Erromaren probintzia bihurtu zen (Augusto, K.a. 74). Turkiako otomanoek konkistatu zuten XIII. mendean.