bisturi
iz. Med. Medikuek ebakuntzak egiteko erabili ohi duten labana zorrotz txikia; tresna honi esker iristen da medikua eritasuna duen organora. Bisturiak altzairu nikelatuzkoak izaten dira, eta infekziorik sor ez dezaten esterilizatu egiten dira erabili aurretik. Hainbat bisturi mota daude: neurri desberdinekoak (txiki-zorrotzak, begiko edo kirurgia ebakuntzetarako); itxura desberdinekoak (zorrotza edo kamutsa, lantza itxurako ahoa duena, etab.); elektrikoak, etab. Ebakuntza txikietan eta txertoak jartzeko, kirtena eta kirtenari jartzen zaion ahoak osatutako bisturia erabiltzen da, lantzeta izena duena.