Biriatu
Lapurdiko udalerria, Hendaiako kantonamenduan. Mugak: ipar eta ekialdean Urruña, hegoaldean Irun (Gipuzkoa), eta mendebalean Bera eta Lesaka (Nafarroa). 11,06 km2. 1999ko erroldaren arabera, 850 biztanle ditu (biriatuarrak). Auzo nagusiak Biriatu, Garlatz eta Erramuntegia dira. Bidasoa ibaia herriaren ezkerraldetik igarotzen da. Euskara, lapurtera; euskaldunak % 47. Langile gehienak inguruko herrietako industrietara joan ohi dira. Bertako ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da. v Lapurdiko biltzarrean ez zuen behin ere auzapezik izan Urruña herriaren mende izan zelako. Urruñatik 1796. urtean bereizi zen. v Historia. 1305. urtean Biriatu Zubernoako prior etxearen mende zegoen. Aro Modernoan Urruñaren esku gelditu zen Biriatu 1603. urtera arte. 1836. urtean Biriatu udalerri bihurtu zen.