Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bioma

iz. Biol. Landare eta animalia sail batek osatzen duen talde zabal eta bereizia, bizi diren inguruarekiko lotura duena; ereduzko den multzo nagusi batek eta bigarren mailako beste batzuek osatu ohi dute. Lurrazalean bioma bat baino gehiago daude: basamortua, belardia, tundra, hosto erorkorreko basoa, hosto iraunkorrekoa eta abar. Uretan ere badira biomak, baina ez lurrean bezain ugari.