Bilbao-Goyoaga, Mariví
Bizkaitar antzezlea (Bilbo, 1930). Oso gazte hasi zen antzerkian lanean, Akelarre taldean besteak beste. Zinemako debuta film laburretan egin zuen. 1981ean egin zuen lehen papera film luze batean (Juanma Ortuoste eta Javier Rebolloren Siete Calles), eta orduz geroztik bigarren mailako euskal antzezle hoberenetakoa izan da. Izan ere, film horren ondoren, beste askotan parte hartu du: Pedro Olearen Akelarre (1983), Javier Aguirreren La monja alférez (1986), Ernesto Telleríaren Eskorpion (1988), Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994), Ramón Barearen Adiós, Toby, adiós (1995), Koldo Serraren La noche de autos (1995), Daniel Calparsororen Salto al vacío (1995), eta egile beraren Pasajes (1996), Gerardo Herrero Malena es un nombre de tango (1996), etab. Telebistan ere lan asko egina da, eta saio askotan parte hartu du: Antoni Cuadriren Al salir de clase, Vicente Escriváren Manos a la obra, Antxon Urrusoloren Detrás del sirimiri, Ramón Barearen Historias de la radio, etab. Sari garrantzitsuak jaso ditu bere ibilbide luzean.