Marshall uhartediaren ipar-mendebaleko atoloia, Ozeano Barean. Oso atoloi ospetsua da Estatu Batuek bertan egin zituzten atomo eztandak zirela eta (1946). Lehen itsaspeko atomo eztanda (1946), eta hegazkin batetik jaurtikitako lehen hidrogeno bonba (1956) uharte honetan izan ziren.