bikarbonato
iz. Kim. Azido karbonikoak (H2CO3) balentzia 1 metal batekin erreakzionatuz bere hidrogeno atomo bietako bat galtzean osatzen duen gatza. v Sodio bikarbonatoa. Kristal itxurako hauts zuria, gazia dastamenerako (NaH CO3); azidoekin erreakzionatzean karbono bioxidoa ematen duenez, ogigintzan orearen altxagarri gisa erabiltzen da. Bihotz errearen kontra ere erabiltzen da.